Albisteak

Maiatzaren 30ean, Saran

Usopop jaialdiak aurtengo jaialdiaren kartela itxi du

L.Z. | eitb.eus

King Creosote, Wall Of Death, Belako, H-Burns eta Petti dira maiatzaren 30ean Saran arituko diren musikariak.

Maiatzaren 30ean hartuko du Sarak Usopop jaialdiaren aurtengo edizioa, eta dagoeneko itxi dute kontzertuen egitaraua.

Talde ezagunak igaroko dira oraingo honetan ere. King Creosote, Wall Of Death, Belako, H-Burns eta Petti dira, hain zuzen, agertoki gainera igoko diren artistak.

Gainera disko-jartzaileen saioak antolatuko dituzte.

Oraingoz ez dute jaialdiaren gaineko informazio gehiagorik eman, baina Usopopen Facebookeko profilean zuzenekoei buruzko informazioa aurki dezakezue.