Albisteak

Aste honetan

Ellie Gouldingen 'Love me like you do', Top Gaztearen gailurrean

eitb.com

Mark Ronson eta Bruno Mars artisten 'Uptown Funk' abestiak eskuratu du bigarren lekua, eta hirugarrena, ostera, Hozier artistaren 'Take me to the church' lanak.

Ellie Gouldging Erresuma Batuko artistaren 'Love Me Like You Do Fifty Shades Of Grey' kantak lortu du Top Gazteako zerrendaren lehen postua. Bigarrenean, aldiz, Mark Ronson eta Bruno Mars artisten 'Uptown Funk' dugu aste honetan. Hirugarren lekua, aldiz, Hozier artistak bereganatu du beste behin ere, 'Take Me To The Church' abestiarekin.

Zerrendan aurrera jarraituz, Rihanna, Kanye West eta Paul McCartney artistek osatzen duen hirukoteak bi postu gora egin eta laugarren lekua eskuratu dute, 'FourFiveSeconds' abestiarekin. Joan den asteko bosgarren postuari eutsita dator, ostera, Taylor Swift artista, haren 'Blank space' kantarekin. Jarraian, Calvin Harris eta Ellie Goulding artisten 'Outside' lana dugu, seigarrenean, joan den astetik bi postutxo behera eginda.

Haren ondotik, zazpigarren eta zortzigarren lekuei eutsita datoz ondorengo artistak, hurrenez hurren, Ed Sheranen 'Thinking Out Loud' kantarekin eta Ariana Grande eta The Weekend artistak 'Love me harder' abestiarekin.

Asteon aurrerapausu nabarmena eman duena, berriz, Avicci izan da, 'The Nights' abestiarekin bederatzigarren lekua eskuratu baitu, joan den asteko hamazazpigarren lekua agurtuta. Aste honetan zerrendaren hamar ohorezko postuak ixteko Sam Smith abeslaria dugu, hamargarrenean, 'I'm Not The Only One' abestiarekin.

Hauek daude ondorengo postuetan:

11. Sheppard: 'Geronimo

12. Vendetta: 'Leña al fuego'

13. Tove Lo: 'Habits (Stay High)'

14. Gatibu: 'Euritan Dantzan'

15. David Guetta eta San Martis: 'Dangerous'

16. Echosmith: 'Cool kids'

17. Skakeitan: 'Iraganeko'

18. Meghan Trainor: 'Lips Are Movin'

19. The Avener: 'Fade Out Lines'

20. Sia: 'Elastic Heart'


Amaitzeko, zerrendagaiei dagokienez, hauek ditugu aste honetan:

- Berri Txarrak: 'Zerbait asmatuko dugu

- The Weeknd: 'Earned It' (Fifty Shades of Grey)