Albisteak

Data berriak

Berri Txarrakek bina kontzertu eskainiko ditu Bilbon eta Gasteizen

L.Z. | eitb.eus

'Denbora da polígrafo bakarra' bira birritan igaroko da Arabako eta Bizkaiko hiriburuetatik. Gasteizko kontzertua apirilaren 19an izango da, eta Bilbokoa, berriz, maiatzaren 8an.

  • Argazkia: Tom Hagen

    Argazkia: Tom Hagen

Berri Txarrakek bi emanaldi gehitu dizkio 'Denbora da poligrafo bakarra' disko hirukoitzaren aurkezpen-birari. Hala, Gasteizko eta Bilboko kontzertuetarako sarrera gabe gelditu direnek, beste aukera bat izango dute taldea zuzenean ikusteko.

Apirilaren 19ko iragarri dute Gasteizko zuzenekoa, Jimmy Jazz aretoan, eta maiatzaren 8rako Bilbokoa, Santana 27n.

Donostian, Atarrabian eta Biarritzen aritu ostean, birak Euskal Herrian utziko dituen azken bi kontzertuen berri eman du, hain zuzen, hirukote nafarrak.

Alemaniatik heldu berriak dira, eta orain Mexiko eta Texas bisitatuko dituzte. Aurki iritsiko diren hitzordu horietan, besteak beste, Comeback Kid taldearekin elkartuko dira agertokian. Halaber, Souht By Southwest jaialdi entzutetsuan jotzeko aukera izango dute.

Aipatu emanaldietarako sarrerak eskuragarri daude jada.

rri daude jada.