Albisteak

Musika agenda

Kontzertu artean bukatuko dugu martxoa

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Su Ta Gar, El Drogas, We Are Standard, Altxatu, Gosariak, Lurra eta Skakeitan igoko dira asteburuan agertoki gainera.

Korrikak musikari ere utziko dio tartea asteburuan. Euskararen aldeko oinkadak eman ostean, aukera polita izan daiteke kontzerturen batera joatea. Horregatik, hurrengo egunetako agendaren laburpena egin dugu:

OSTIRALA

Mikel Urdangarinek doinu lasaiekin jantziko du Argantzungo Kultur Etxea. Gasteizen, ostera, doinu gogorragoak entzungo dira Helldorado aretoan, Su Ta Gar eta Eratu taldeei esker.

Noainen ere ez da musikarik faltako. Han, El Drogas Rhythm and Blues Banden berriena taularatuko du abeslari nafarrak. Horixe bera egingo du Altxatuk Burlatan; hots, kanturik berrienak oholtza gainera eraman.

Bestalde, Elorrion Gosariak proiektua aurkeztuko dute ostiral gauean.

Bukatzeko, Irunen Kraussk, Dama eta Gabezia arituko dira.

LARUNBATA

Gosariak proiektuaren mamia ezagutzeko aukera izango dute larunbatean Azpeitiko Sanagustin Kulturgunera gerturatzen direnek.

Horretaz aparte, Gipuzkoan beste hainbat zuzeneko iragarri dituzte: Gozategi eta Dz, Bergaran; Osso, Ze Esatek, Izeberg eta Q aren Tones, Donostian, eta Skakeitan, King Konsul & Yanu, Revolutionary Brothers, Raphael eta Sustrajah, Legorretan.

Bizkaiko emanaldiei dagokienez, Mikel Urdangarinek Gernika-Lumon du hitzordua, Joseba B. Lenoir Gangek Markina girotuko du, eta Deeversions eta Seiurte Zaldibarren arituko dira.