Albisteak

Polemika

Madonna, Rihanna eta Beyoncé, Spotifyren kontra

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Hainbat musikarik Tidal plataforma sortu dute, eta 25 milioi abesti jaso dituzte hor.

Besteak beste, Jay Z, Madonna, Rihanna, Beyonce eta Alicia Keys kantariak Spotifyren aurka azaldu dira, eta Tidal streaming bidezko musika-plataforma berria sortu dute.

Dirudienez, Spotifyren erruz nabarmen jaitsi dira aipatu musikarien diru-sarrerak.

Hori dela eta, Jay Z-k Tidal sortzeko proposamena luzatu zien aipatutako gainerako abeslariei. Modu horretan, guztien elkarlanari esker, iragarkirik gabeko 25 milioi abesti, 75.000 musika-bideo, sare sozialen kudeatzailea eta kantu-zerrendak eskaintzen dituen zerbitzua sortu dute.

Zerbitzu horren truke, 19 euro ordaindu behar ditu hilero erabiltzaileak.

Tidal 31 herrialdetan egongo da eskuragarri. Gainera, telefono mugikorretako eta ordenagailuetako sistema eragile gehienekin izango da bateragarria.