Albisteak

Bira

Sorkun agertokietara itzuliko da hilabete honetan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Sorkun & DJ Pata bikoteak lau kontzertu eskainiko ditu oraingoz: Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Irunen, hain zuzen.

Turn On The Radio diskoko kantuak zuzenean aurkeztuko dituzte Sorkunek eta DJ Patak apirilean zehar.

Musika elektronikoa, jazza, soula, rocka, hip hopa eta drum & bass doinuak uztartzen dituen egitasmo berria Euskal Herriko hainbat herritara eramango dute aipatu bi musikariek.

Lan berria argitaratu zuten iaz, urte amaieran, eta, dirudienez, oholtza gainera irteteko ordua iritsi zaie orain.

Hori horrela, apirilaren 23an Bilbon arituko dira, eta egun bat geroago, hilaren 24an, Gasteizko Gaztetxea bisitatuko dute.

Bestalde, apirilaren 25erako eta 26rako bi zuzeneko iragarri dituzte: lehena, Donostiako Le Bukowski aretoan, eta bigarrena, Irungo Kabigorrin.