Itxi

Musika

Kontzertua

Bad Religion Gasteiz Calling jaialdi berrian arituko da irailean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Jaialdiaren lehenengo edizioan izango diren gainerako taldeen izenak ostegun honetan iragarriko dituzte. Sarrerak salgai daude jada.

  • Bad Religion

    Bad Religion

Punk rock doinuak gustuko dituzten musikazaleak zorioneko daude. Izan ere, Bad Religion taldea izango da udan Arabako hiriburuan egingo duten Gasteiz Calling jaialdi berriko kartelburua.

Lehenengo edizio honetan nazioarteko beste hainbat artistak parte hartuko dute, baita Espainiako Estatuko zenbait musikarik ere.

Oraindik, ordea, ez dute jaialdiaren gaineko informazio gehiagorik zabaldu; irailaren 5ean izango dela, besterik ez. Dena den, bihar bertan aurkeztuko dute kartel osoa.

Sarrerei dagokienez, dagoeneko eskuragarri daude jaialdiaren webgune ofizialean.