Albisteak

Bideoa eta bira

Grises taldeak 'Lopan' kantuaren bideoklipa estreinatu du

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Gainera, hurrengo hilabeteetan eskainiko dituzten emanaldien datak iragarri dituzte zestoarrek.

3:29

Bideoak (1)

Grises taldearen estudioko azken diskoan (Animal) azaltzen den "Lopan" kantuaren bideoklipa aurkeztu dute zestoarrek.

"Animal 2015" kontzertu-biran murgilduta daude orain, baina bideo berria estreinatzeko tarte bat atera dute. Josu Torrealdayk, Aitor Guerrerok eta Karlos Trijuequek zuzendu dute, hain zuzen, bideoklipa.

Gaur-gaurkoz Eñaut Gaztañagak (ahotsa eta gitarra), Amancay Gaztañagak (ahotsa), Alejandro Orbegozok, Raul Olaizolak (baxua) eta Gaskon Etxeberriak (batería) osatzen dute Grises taldea. Horien guztien elkarlanari esker, freskotasunez betetako doinuak lantzen dituzte, eta indie talde berrian artean eroso dabilen boskote gipuzkoarra.

Bira

Esan bezala, "Animal 2015" biran buru-belarri dabiltza azkenaldian, eta abuztura arte, behintzat, hainbat emanaldi iragarri dituzte:

Apirilak 25, Iruñeko Low Festival jaialdiaren aurkezpena

Maiatzak 14 (goizean), Madril

Maiatzak 14 (gauean), Jaen

Maiatzak 15, Malaga

Maiatzak 16, Sevilla

Maiatzak 23, Durangoko Plateruena Kafe Antzokia

Maiatzak 30, Murchante Gradual Jaialdia (Nafarroa)

Ekainak 12, Alacant

Ekainak 13, Almeria

Ekainak 20, Huesca

Uztailak 18, Getafe (Madril)

Uztailak 25, Benidorm

Abuztuak 10, Zarautz