Albisteak

Kontzertuak

Esne Beltzak ostiralean abiatuko du "Gorago Tour" bira, Ondarroan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Euskal Herrian lau emanaldi eskaini ostean, maiatzean Japoniara abiatuko dira "Gorago Japan Tour" birari ekiteko.

Ondarroan hasiko du Esne Beltzak "Gorago Tour" kontzertu-bira, ostiral honetan. Egun bat geroago Hazparneko gaztetxean arituko da Xabi Solanoren taldea.

Apirilaren 30ean, berriz, Viñarock jaialdiko gonbidatuetako bat izango da, eta maiatzaren 9an Hernanin egongo dira taldekideak, Zea Mays taldearekin batera.

Behin lau kontzertu horiek emanda, Japonia aldera abiatuko dira "Gorago Japan Tour" birari hasiera emateko. Guztira sei zuzeneko eskainiko dituzte han, maiatzaren 21etik 26ra arte.

etik 26ra arte.