Albisteak

Jaialdia

Maiatza Rock kontzertu-sortaren edizio berri bat hasiko da aurki

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Aurten ere kontzertu ugari antolatu ditu Burlatako Euskal Herria peñak: Estricalla, Capsula, Cabezafuego, Altxatu, Porco Bravo, The Icer Company…

Maiatzaren 9tik 30era egingo da Maiatza Rock jaialdia, Burlatako Euskal Herria lagunarteak antolatuta.

Rock, hard rock eta pop estiloak ardatz hartuta, euskal doinuz jantziko da Nafarroako udalerria maiatzeko asteburuetan.

Maiatzaren 9an, adibidez, Estricalla, Aberri Txarrak, Bourbon Kings eta Altxatu taldeak igoko dira agertoki gainera.

Astebete geroago, Cabezafuego y los Brutales eta Broken Brothers Brass Band taldeen txanda izango da, eta maiatzaren 23an, berriz, Dawn Of The Maya, Herabe, Elenco eta Bertso askeak izango dira protagonista.

Bukatzeko, maiatzeko azken ostiralean, hilaren 30ean, Capsulak, Porco Bravok, Los Gravesek eta The Icer Companyk parte hartuko dute.

Kontzertu guztiak doakoak izango dira.