Albisteak

Musika eta zinema

Lana del Reyren kantu bat, 'The Age of Adaline' filmaren soinu-bandan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Baliteke aipatu abestia Lana del Reyren estudioko hurrengo diskoan jasotzea.

"Life Is Beautiful" kantua estreinatu du Lana del Reyk, The Age of Adaline pelikularen soinu-bandako abestietako bat.

30 urte bete dituen egunean, trafiko-istripu baten ondorioz, adinean aurrera egin arren zahartzen ez den emakume baten bizitzan oinarritzen den film horretan, aktore hauek ageri dira: Blake Lively, Michiel Huisman, Kathy Baker, Harrison Ford eta Ellen Bursty.

Litekeena da aipatu abestia Lana Del Reyren Honeymoon diskoan azaltzea. Duela gutxi iragarri zuenez, besteak beste, Amy Winehouse, Duran Duran eta Mark Ronson artista ezagunen ekoizlea izandakoarekin ari da kantu berriak grabatzen.

Nonbait, abesti berriak Born To Die diskoko kantuen estilokoak dira. Hortaz, ez dute Ultraviolence proiektuan jasotakoen antzik.

Halaber, Nina Simoneren "Don't Let Me Be Misunderstood" kantuaren bertsioa ere grabatu duela zabaldu du Lana Del Reyk.

The Age of Adaline pelikularen trailerra da hau: