Albisteak

Kantu berriak

Lain, Tove Lo eta Jason Derulo, asteko nobedade garrantzitsuenak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Aipatu taldeen kantu berriak ez ezik, Skrillexen eta Lethal Bizzleren berriena ere entzungo duzue Gaztean.

Lain taldearen "Irudiak" abestia da aste honetan Gazteako nobedadeetako bat.

Gainerako kantu berriak nazioarteko taldeenak dira: besteak beste, Tove Loren "Talking Body", Jason Deruloren "Want To Want Me", Skrillexen "Where Are Ü Now" eta Lethal Bizzleren "Fester Skank" estreinatu ditugu.

Halaber, astero bezala, doinu dantzagarriz jantziko dugu irratia. Horrenbestez, gaurtik aurrera dance musikak aginduko du gurean. Dantzarako kantuen artean, Armin Van Buuren, Giorgio Moroder eta Kaskade aurkituko dituzue.

Ez egin zalantzarik, eta piztu Gaztea!