Albisteak

Aste honetan

Omiren 'Cheerleader' kantua, hirugarren astez, Top Gazteako gorenean

eitb.com

Berri Txarrak taldekoek eskuratu dute bigarren lekuan aste honetan, 'Zerbait asmauko dugu' kantuarekin. Ellie Gouldgingen 'Love Me Like You Do' abestia, aldiz, hirugarren postuan da.

Omi (Omar Samuel Pasley) artistaren 'Cheerleader' kantua dugu aste honetan ere, hirugarren astez jarraian, Top Gazteako zerrendaren gailurrean. Bigarren lekua, aldiz, Berri Txarrak taldekoek eskuratu dute, 'Zerbait asmatuko dugu' kantuarekin, joan den astetik postu bat gora eginda. Hirugarren lekuan, aldiz, Ellie Gouldgingen 'Love Me Like You Do Fifty Shades Of Grey' dugu aste honetan, bigarren lekuari agur esanda.

Bestalde, Maroon 5 taldekoek 'Sugar' abestiarekin laugarren lekuari eutsi diote, eta halaxe egin du asteon Sia artistak ere, 'Elastic Heart' kantuarekin bosgarren lekua errepikatu baitu. James Bay, ostera, seigarren lekuan dugu aste honetan, 'Hold Back The River' kantuarekin, bederatzigarren lekua atzean utzita.

Aste honetan gorako bidean jauzi nabarmena egin dutenak Major Lazer & DJ Snake Ft MO dira, izan ere, 'Lean On' kantuarekin zazpigarren lekuan dira, joan den asteko hamaseigarren lekuari agur esanda. Jarraian, zortzigarren postuan, Ed Sheran artista dugu, haren 'Thinking Out Loud' kantuarekin.

Zerrendan aurrera jarraituz, bederatzigaren lekuan Rihanna, Kanye West eta Paul McCartney artistek osatzen duten hirukotea dugu, 'FourFiveSeconds' abestiarekin. Aste honetan ere, zerrendaren hamar ohorezko postuak ixteko Years & Years taldea dugu, euren 'King' abestiarekin.

Ondoren, zortzigarren lekuan, abestiarekin, beherako bidea hartuta joan den astetik.

Bederatzigarren lekuan, ostera, . 

Hauek daude ondorengo postuetan:

11. Hesian: 'Non zaude'

12. Aronchupa: 'I'm an Alvatraoz'

13. Mark Ronson eta Bruno Mars: 'Uptown Funk'

14. Ariana Grande eta The Weekend: 'Love me harder'

15. Avicii: 'The Nights'

16. Los Frequencies: 'Are you with me'

17. Altxatu: 'Lanbroaren doinua'

18. David Guetta & Emeli Sandé: 'What I Did For Love'

19. Calvin Harris eta Ellie Goulding: 'Outside'

20. Skasti: 'Denboraren giltza'

Amaitzeko, zerrendagaiei dagokienez, hauek ditugu aste honetan:

- Wiz Khalifa Ft. Charlie Puth: 'See You Again'

- Zedd ft. Selena Gomez: 'I Want You To Know'