Albisteak

Ostegunean, Donostian

Belako eta We Are Standard arituko dira Ze Premikin! jaialdian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ostegunean Donostian egingo duten jaialdian, Peter Pan Sppedrock, The Inductions, Perlak, Red Bullet Band eta Los Hormigones ere arituko dira.

Orain arte Aste Santuan egin izan dute Ze Premikin! jaialdia, baina aurten atzerapenarekin dator. Hain zuzen, ostegun honetan, apirilaren 30ean, iritsiko da Gipuzkoako hiriburura, hainbat talde ezagunen partaidetzarekin.

Hortaz, urtero bezala, musika-proposamen interesgarria eskainiko du Ze Premikin! festibalak, Le Bukowskik antolatuta.

20:00etan hasiko dira kontzertuak, eta 06:00ak arte izango da festa.

Aurtengo edizioan, ondorengo taldeek hartuko dute parte: Belako, We Are Standard, Peter Pan Sppedrock, The Inductions, Perlak, Red Bullet Band, Los Hormigones, NiMU disko-jartzaileak eta Crazy Palmera (disko-jartzaileak).

Sarrerak salgai daude jada.

/strong> jada.