Albisteak

Bira

Su Ta Gar taldeak sei kontzertu eskainiko ditu maiatzean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Hurrengo hilabetean Ordizian, Algortan, Elgetan, Gernikan, Igantzin eta Iruñean arituko dira Aitor Gorosabel eta taldekideak.

Su ta Gar taldeak bete-betea du agenda. Maiatzean, behintzat, ez dute atsedenik hartzeko astirik izango. Datorren astean, adibidez, maiatzaren 8an, Ordizian dute hitzordua, eta egun bat geroago Algortako Ereaga hondartzan joko dute.

Maiatzaren 16an, berriz, Elgetako Espaloia aretoa bisitatuko dute, eta 22an Gernikan izango dira.

Bestalde, Igantzin entzungo dira eibartarren abesti mitikoenak maiatzaren 23an. Hilabeteko azken kontzertua, ostera, Iruñeko Zentral aretoan dute, 29an.

oan dute, 29an.