Albisteak

Izar & Star zikloa

Doctor Deseok eta Audiencek Leonard Cohen omenduko dute larunbatean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Bilboko Kafe Antzokian izango dira aipatu bi taldeak eta Mobydick artista kanadarraren abestiak taularatzen.

Euskal talde ezagunek nazioarteko musikarien kantuak moldatzen dituzte Izar & Star zikloan. Bosgarren edizio honetan, adibidez, talde ezagunak atera dira oholtza gainera artista entzutetsuen abestien bertsioak egiteko.

Kontzertuen zikloa, baina, bukaerara iritsi da, larunbatean itxiko baitute aurtengo edizioa Doctor Deseo, Audience eta Mobydick taldeek. Hain zuzen, 30 minutuko saioa eskainiko du bakoitzak, eta baliteke taldeen arteko kolaborazioren bat ere egotea. Leonard Cohenen abestiak eskainiko dituzte guztiek, zuzenean.

Emanaldi guztiak maiatzaren 2an izango dira, Bilboko Kafe Antzokian.