Albisteak

Kantu berriak

Euskal musika nagusi, Gazteako nobedadeen artean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Gatibu, Emon, Skakeitan eta Smoke Idols izango ditugu zerrendan aste honetatik aurrera.

Aste honetan ere hainbat abesti berri estreinatu ditugu Gazteako zerrendan. Horien arten, lau euskal talderen kantuak daude. Lehenik, Gatiburen "Zumarragako Trena"; bigarrenik, Smoke Idolsen "Rat Race"; hirugarrenik, Skakeitanen "Orekariak", eta, azkenik, Emon taldearen "Nomadak".

Dena dela, nazioarteko doinuentzat ere gorde dugu tarte bat. Gauzak horrela, Hozierren, Kodalineren, Echosmithen eta Kendrick Lamarren berriena entzungo duzue hurrengo egunetan, irratia piztuz gero.

Gainera, ohi bezala, dance musikari ere keinu egingo diogu. Hiru dira guztira dance abesti berriak.

Piztu irratia, eta entzun Gaztea!