Albisteak

Aste honetan

Berri Txarraken 'Zerbait asmatuko dugu kantua', Top Gazteako gorenean

eitb.com

Omi bigarren lekuan da aste honetan, 'Cheerleader' kantuarekin, lehen postutik beherako bidea hartuta. Ellie Gouldgingen 'Love Me Like You Do' abestia, aldiz, hirugarren postuan da, beste astebetez.

Berri Txarrak Lekunberriko taldeak eskuratu du aste honetan Top Gazteako zerrendaren gailurra, 'Zerbait asmatuko dugu' kantuarekin. Omi artistaren 'Cheerleader' kantua, aldiz, bigarren lekuan dugu, lehen postutik beherako bidea. Hirugarren lekuan, aldiz, Ellie Gouldgingen 'Love Me Like You Do Fifty Shades Of Grey' dugu aste honetan ere, joan den astean legez.

Bestalde, ondoren datozen hiru taldeek postu bat gora egin dute joan den astetik, izan ere, Sia artista 'Elastic Heart' kantuarekin laugarren lekuan dugu; James Bay, ostera, bosgarren lekuan dugu aste honetan, 'Hold Back The River' kantuarekin, eta seigarren lekuan, berriz, Major Lazer & DJ Snake Ft MO dira, 'Lean On' kantuarekin.

Jarraian, zapigarrenean, Maroon 5 taldekoen 'Sugar' abestiarekin egingo dugu topo, joan den astetik hiru postu beherantz eginda, hain zuzen ere. Haren ondotik, Years & Years taldea dugu, euren 'King' abestiarekin, bi postu gora eginda.

Zerrendan aurrera jarraituz, joan den asteko bederatzigarren lekua errepikatuta dator aste honetan ere Rihanna, Kanye West eta Paul McCartney artistek osatzen duten hirukotea dugu, 'FourFiveSeconds' abestiarekin. Aste honetan ere, zerrendaren hamar ohorezko postuak ixteko Hesian taldea dugu, euren 'Non zaude'abestiarekin.

Hauek daude ondorengo postuetan:

11. Ed Sheeran: 'Thinking Out Loud'

12. Wiz Khalifa Ft. Charlie Puth: 'See You Again'

13. Aronchupa: 'I'm an Alvatraoz'

14. Los Frequencies: 'Are you with me'

15. Avicii: 'The Nights'

16. Altxatu: 'Lanbroaren doinua'

17. Mark Ronson eta Bruno Mars: 'Uptown Funk'

18. Ariana Grande eta The Weekend: 'Love me harder'

19. Calvin Harris eta Ellie Goulding: 'Outside'

20. Skasti: 'Denboraren giltza'