Albisteak

Kontzertuak

'Udaberria Martxan' ekimenak musikaz jantziko du Ordizia, asteburuan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Larunbatean Su Ta Gar eta Surfin Kaos igoko dira Plaza Nagusiko oholtza gainera.

Martxoan eman zioten hasiera, Ordizian, 'Udaberria Martxan' egitasmoari. Besteak beste, kirol ekintzak, tailerrak eta musika ditu ardatz aipatu ekimenak, eta gazteei zuzendutako proposamenak antolatu ohi dituzte astebururo.

Maiatzaren 8an, adibidez, musikaz jantziko dute Plaza Nagusia. Han, Su Ta Gar eta Surfin Kaos taldeak arituko dira, 23:00etatik aurrera. Aurretik, 18:00etan hasita, Euskal Herriko artisau garagardoen dastaketa egingo dute.

Maiatzaren 9rako ere hainbat hitzordu iragarri dituzte. Hain zuzen ere, Gimnasia Erritmikoko Gipuzkoako Txapelketa, igeriketa jardunaldia, garagardoa ekoizten ikasteko tailerra eta garagardo lehiaketa antolatuko dituzte.

Hurrengo asteburuetarako ere, egitarau zabala prestatu dute.

udaberria martxan 2015