Albisteak

Jaialdia

Belako, We Are Standard eta Grises Gradual jaialdian arituko dira

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Hilabete bukaeran Murchanten egingo duten jaialdian Varry Brava, Ivory Coast, Mucho eta La Niña Hilo ere izango dira.

Maiatzaren 29an eta 30ean Gradual jaialdiaren edizio berri bat hartuko du Murchantek.

Film laburren lehiaketa antolatuko dute han, eta musikak ere leku garrantzitsua beteko du.

Belako, Varry Brava, Ivory Coast, We Are Standard, Grises, Mucho eta La Niña Hilo arituko dira mintzagai dugun jaialdian.

Bi egunotan 20:30ean irekiko dituzte ateak, baina 22:00ak arte ez dira hasiko kontzertuak. Lehenengo egunean, alegia, ostiralean, Belako, Ivory Coast eta Varry Brava igoko dira oholtzara. Gainerako taldeek larunbatean taularatuko dituzte euren kantuak.

Sarrerak

Ostiraleko sarrerak 10 euroan daude salgai; larunbatekoak, berriz, 15 euroan. Bi eguneko bonu berezia 20 euroan eskura daiteke.

Sarrerak hainbat tabernatan eros daitezke, baita Facebook bidez ere.

Gradual jaialdiaren webgunean informazio guztia dago.