Albisteak

Jaialdia

Etsaiak taldearen itzulera, Rock and Rally jaialdiko plater nagusia

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Porco Bravo, Soziedad Alkoholika, BackBone, Blaster M eta Aberri Txarrak ere arituko dira Gernikan datorren ekainaren 6an.

Ekainaren 6an, Rock & Rally jaialdiaren zazpigarren edizioa hartuko du Gernikak. Inoiz baino beteago dator aurten egitaraua, eta, besteak beste, Etsaiak talde lekeitiarraren itzuleraz gozatzeko aukera izango dute Astrako aparkalekura gerturatzen direnek.

Horrekin batera, baina, talde gehiago arituko dira. Porco Bravo, Soziedad Alkoholika, BackBone, Blaster M eta Aberri Txarrak igoko dira agertokira egun horretan.

Oraindik ez dute sarreren gaineko informaziorik eman.