Itxi

Musika

Laugarren edizioa

MAZ Basauri jaialdirako bonuak agortu egin dira

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Eguneko sarrerak salgai daude jada, 12 euroan. Jaialdia larunbatean hasiko da.

  • Mike Farris Foto: Ed Rode

    Mike Farris Foto: Ed Rode

MAZ Basauriren hiru hitzorduetatik lehena iristeko astebete baino gehiago falta den arren, jada agortu dira Social Antzokiko kontzertuetarako bonuak. Gaurtik aurrera, eguneko sarrerak besterik ezingo dira erosi maiatzaren 16ko (Burning + The Excitements + Ruta 66 DJs), 23ko (Ruper Ordorika + Audience + Optigan1) eta 29ko (Mike Farris + Julián Maeso + Igu Allnighter) emanaldietarako.

Burningek hurrengo ostiralean Madrilgo Barclaycard Center-eko The Box aretoan emango duen kontzerturako sarrerak ere agortu ditu. Emanaldi berezia izango da Madrilgoa, gonbidatu bereziak izango baitira taula gainean, eta Fernando Colomo zinema-zuzendariak filmatuko baitu.

Hori horrela, Burning sasoi onean iritsiko da Basauriko Social Antzokira astebete geroago, eta lau hamarraldiko ibilbide luzeko arrakasta handienak errepasatuko ditu bertan.

Eguneko sarrerak

Sarrerak 12 euroan daude salgai, eta 15 euroko prezioa izango dute txarteldegian.