Albisteak

Kontzertuak

Mundaka Festival jaialdi berria kartela osatzen hasi da

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Musika, surfa eta gastronomia ardatz izango dituen jaialdian, besteak beste, Echo and the Bunnymen, The Sonics, Belako eta We Are Standard izango dira.

Besteak beste, Echo and the Bunnymen, The Sonics, Belako eta We Are Standard arituko dira Mundaka Festival jaialdiaren lehendabiziko edizioan. Aipatu festibala uztailaren 30etik abuztuaren 1era egingo dute Santa Katalinan (Mundaka). 4.000 lagunentzako toki mugatua egongo da bertan.

Kresal usaina izango du, beraz, Mundaka Festival, The Basque Music & Cook Festival, jaialdiak, eta musikaz gain, beste hainbat jarduera izango dira horren egitaraua osatzen.

Hala, musika eta gastronomia uztartuko dituzte. Halaber, surfari ere leku garrantzitsua gordeko diote.

Sarrerak

Aurki jarriko dituzte salgai sarrerak, jaialdiaren webgune ofizialean.

ofizialean.