Albisteak

Kontzertuak

Zea Mays Ibilaldian arituko da

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Bihar aurkeztuko dute Ibilaldiko egitarau ofiziala, baina dagoeneko jakina da Zea Mays taldea Bilbon izango dela, maiatzaren 31n.

Bilbon egingo dute Bizkaiko ikastolen aldeko jaia maiatzaren 31n. Oraindik ez dute aurtengo edizioko egitarau ofiziala aurkeztu, baina bihar bertan emango dute Ibilaldian egongo diren kontzertuen berri.

Harrobia elkarteari egokitu zaio aurten jaia antolatzea, eta "Harro ibili" lelopean ospatuko da berori.

Ohi bezala, euskal musikak leku garrantzitsua beteko maiatzaren 31ko hitzorduan. Hori dela eta, talde ezagunak igoko dira oholtza gainera. Zea Mays da, oraingoz, iragarritako talde bakarra. Bilboko Errekalde auzoko laukoteak taldearen webgune ofizialaren bidez jakinarazi du Ibilaldian izango direla.

Zea Maysek berak egin du aurten Ibilaldiko kantua.

a.