Albisteak

Azken kontzertuak

'Gosariak' abentura bukatutzat emango dute maiatzaren 30ean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Azken bi kontzertuak eskainiko dituzte maiatzaren 22an eta 30ean Ines Osinagak eta taldekideek: Larrabetzun eta Tolosan, hurrenez hurren.

Literatura, musika, eskultura eta pintura uztartzen ditu Gose taldearen "Gosariak" proiektuak. Duela hilabete batzuk aurkeztu zuten estreinakoz diskoa, eta azkenaldian Euskal Herriko hainbat agertoki zapaldu dituzte.

Joseba Sarrionandiaren, Juan Luis Goikolearen eta Iñigo Arregiren parte-hartzearekin grabatu zuten diskoa.

Lehendabiziko hitzordua, adibidez, Bilboko Guggenheim Museoan eman zuten urtarrilean. Azkena, aitzitik, Tolosan aurreikusi dute maiatzaren 30erako. Hain zuzen, Bonberena astinduko dute egun horretan Ines Osinagak eta taldekideek.

Abentura bukatu aurretik, ordea, beste zuzeneko bat ere eskainiko dute: maiatzaren 22an, Larrabetzuko Hori bai gaztetxean.

bai gaztetxean.