Albisteak

Nobedadeak

Ekainean helduko da Robe Iniestaren bakarkako lehendabiziko diskoa

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Extremoduro taldeko buruak bakarkako lehen diskoko aurrerapen-kantua aurkeztu du jada.

  • Extremoduro. Argazkia: Tom Hagen

    Extremoduro. Argazkia: Tom Hagen

53 urte bete eta egun batzuetara, bakarkako aurreneko diskoko kantu bat aurkeztu du Robe Iniestak. Extremoduroko abeslariak taldearen azkenengo kontzertu-biran eman zuen albistea, eta gaur, aurretiazko abisurik gabe, estreinako abestia igo du Internetera.

"… Y Rozar Contigo" da ekainaren 9an kaleratuko duen diskotik ateratako lehen kantua.

Extremoduroren Material Defectuoso lanean ikusi zen Roberen alderik samurrena eta lasaiena. 2013an argitaratutako Para todos los públicos lanean, aitzitik, doinu gogorragoak jaso zituten.

Orain, laster jakingo da bakarkako ibilbidean zein musika mota landuko duen. Dena den, dagoeneko proiektu horretan bildutako lanen aurrerapena entzuteko aukera dute zaleek.