Albisteak

Bira

Gatibuk gutxienez bost kontzertu emango ditu udan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Mungia, Lasarte-Oria, Ezpeleta, Gernika eta Hondarribia zapalduko dituzte, ekainetik irailera arte

  • Gatibu

    Gatibu

Gatibu taldeak udan Euskal Herrian eskainiko dituen kontzertuen behin-behineko zerrenda iragarri du.

Aurreikusitakoaren arabera, bost zuzeneko eskainiko dituzte ekainetik irailera arte; lehendabizikoa Mungian, ekainaren 26an. Egun bat geroago Lasarte-Orian arituko dira.

Uztailerako, oraingoz, ez dute emanaldirik adostu. Abuztuan, ostera, bi hitzordu dituzte: lehena, Ezpeletan, hilaren 8an; bigarrena, berriz, Gernikan, abuztuaren 10ean.

Bukatzeko, irailean Hondarribia bisitatuko dute, aipatu udalerriko jaiak direla eta.