Albisteak

Kontzertuen agenda

Uda usaina dario asteburuari

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Zea Mays, Seiurte, Kalakan, Makala Jazz Funk Band, Kemen Lertxundi eta Kaotiko izango dira Euskal Herrian asteburuan.

LARUNBATA

Abadiñok Zea Mays eta Pasajero taldeen kontzertuak hartuko ditu; Durangok, Seiurterena eta Grisesena, eta Igantzik, Su Ta Garrena.

Gainera, Makala Jazz Funk Bandek Baiona astinduko du; La Jodederak, Kalakanek, Angerrek, Iskanbilak eta Sermond'sek, Bergara; eta Lainek, Kartzarotek eta Garilak 26k, Zamudio.

Hori gutxi ez eta, Bizkaiko hiriburuan, Parabellum taldeko Juan Carlos Lera omenduko dute. Halaber, Ondarroan, gaztetxearen urteurreneko jaia dute, Kemen Lertxundirekin, Utopikekin, Asmo txarrarekin eta beste hainbat musikarirekin.

Amaitzeko, Anarik eta MobyDickek Donostian dute hitzordua larunbat gauean.

IGANDEA

Lurra taldea aterako da Bergarako Bidebarri txosnaguneko oholtzara igandean.

Urdiñarben, berriz, besteak beste, Kaotiko, Irazoki eta Lagunak, eta Tapia eta Leturia arituko dira.