Itxi

Musika

Jaialdia

Ruper Ordorika eta Audience, MAZ Basauriren bigarren asteburuan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Mike Farris ere izango da larunbatean MAZ Basauri jaialdian.

  • Ruper Ordorika. Argazkia: EITB Kultura

    Ruper Ordorika. Argazkia: EITB Kultura

Mike Farris, Burning, Ruper Ordorika, Audience, Julian Maeso eta The Excitements bilakatu dira MAZ Basauri jaialdiaren aurtengo protagonista. Horietako batzuk atera dira dagoeneko Basauriko Social Antzokiko oholtzara; gainerakoak, larunbat honetan eta hurrengo asteko ostiralean arituko dira.

Gainera, Bizkaiko udalerri horretako beste hainbat txokotan, doako emanaldiak eskainiko dituzte, Tulsa, Señores, Los Brazos eta Highlights taldeen eskutik.

Bukatzeko, Txiki MAZ umeentzako gunea, Munlet taldearen kontzertua eta rockaren historiaren errepasoa egingo duen R'n'R High School ikuskizuna eskainiko dituzte.

Hori guztia maiatzaren 23an eta 30ean izango da.

Sarrerak

Hiru asteburuetarako bonua agortuta dago jada. Horrenbestez, eguneko sarrerak baino ez daude eskuragarri, 12 euroan. Txarteldegian, berriz, 15 euroko prezioa izango dute.

Oraingoan ere, prezio merkeak sustatu nahi ditu MAZ Basaurik, bai Social Antzokiko kontzertuetan, bai antzokiko edarien salneurrian ere.

Kontzertuak, astez aste

Larunbat honetan, Ruper Ordorikak, Audiencek eta Optiganek hartuko dute lekua, eta Mike Farrisen, Julian Maesoren eta Igu Allnighterren musikaz gozatuko du publikoak azken asteburuan.