Albisteak

Kantu berriak

Maroon 5, Gazteako estreinaldien artean garrantzitsuena

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Natalie La Roseren, Tinie Tempahren eta Tiestoren berriena ere Gaztea da jada.

Gazteako abestien zerrendak ez du gaurkoan aurreko asteetan adina estreinaldi ekarri.

 

Nazioarteko musikari begira jarri gara oraingoan, eta lau kantu berri iritsi dira Gazteara. Horietako bat da Maroon 5 taldearen "This Summer's Gonna Hurt Like A Motherfucker". Bestalde, Natalie La Roseren, Tinie Tempahren eta Tiestoren berriena ere entzungo duzue gaurtik aurrera.

 

Hori gutxi ez eta, doinu dantzagarriei ere gordeko diegu lekua. Hori horrela, Nils Van Zandten "For You" eta Wilkinsonek Khaborekin grabatutako "Hopelessly Coping" estreinatu ditugu.

 

Piztu Gaztea!