Albisteak

Kontzertua, ekainean

Josu Bergarak zuzeneko diskoa grabatuko du Bilboko Kafe Antzokian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Kanta txikien indarra lanean abeslari ezagunek hartu dute parte. Ekainaren 8an izango da diskoaren grabazioa, Bizkaiko hiriburuan.

Josu Bergara abeslariak laugarren diskoa, kasu honetan zuzenekoa, grabatuko du ekainaren 18an Bilboko Kafe Antzokian.

 

Guztira, hiru lan argitaratu ditu gaur-gaurkoz: Karramarroen Hiria (2006), Nora Zoaz (2009) eta Katiuska Gorriak (2012), hain zuzen. Gainera, Euskal Herrian, Bartzelonan, Madrilen, Valentzian, Gironan, Alacanten eta Londresen izan da disko horietan jasotako kantuak, formatu akustikoan, aurkezten.

 

Orain, Ea udalerriko kantaria laugarren diskoarI azken zertzeladak ematen dabil. Kanta txikien indarra proiektuan Nerea Alberdik, Mikel Nuñez Lauzirikak, Txema Aranak, Daniel Gonzalezek, Mikel Markezek, Gaizka Peñafielek eta Maria Riverok hartu dute parte.

 

Orain arteko lanaren emaitza Bizkaiko hiriburuan eskaini duten zuzenekoan ikusiko da. Kontzertu horretarako sarrerak 8 euroan daude salgai.