Albisteak

Aste honetan

Wiz Khalifa Ft. Charlie Puthen 'See you again', Top Gaztearen gorenean

eitb.com

Omi bigarren lekuan da aste honetan ere, 'Cheerleader' kantuarekin. Major Lazer & DJ Snake Ft MO taldekoak, aldiz, hirugarren postuan dira aste honetan, 'Lean On' kantuarekin, gorako bidean.

Wiz Khalifa Ft. Charlie Puth bikoteak eskuratu du aste honetan ere Top Gazteako zerrendaren gailurra, bigarren astez jarraian, 'See You Again' kantuarekin. Omi artistaren 'Cheerleader' kantua, joan den astean legez, bigarren lekuan dugu. Hirugarren lekuan, aldiz, Major Lazer & DJ Snake Ft MO taldekoak ditugu, 'Lean On' kantua hartuta.

Jarraian datozen artistak, ostera, beherako bidea doaz, izan ere, laugarren lekuan Sia artista dugu, 'Elastic Heart' kantuarekin; eta bosgarrenean, aldiz, kantuarekin. Berri Txarrak Lekunberriko taldearen 'Zerbait asmatuko dugu' kantua dugu. Haren ondotik, seigarrenean, gorako jauzi nabarmena eginda, Carly Rae Jepsen arista dugu, 'I Really Like You' abestiarekin, hain zuzen ere.

Bestalde, joan den asteko zazpigarren postuari eutsi datoz aste honetan ere Hesian taldekoak, euren 'Non zaude' abestiarekin. Jarraian, Ellie Gouldgingen 'Love Me Like You Do Fifty Shades Of Grey' abestiarekin egingo dugu topo, zortzigarren lekuan, joan den astetik bi postuxo behera eginda.

Halaber, zerrendan aurrera jarraituz, Maroon 5 taldekoen 'Sugar' abestia dugu aste honetan ere bederatzigarren lekuan, joan den asteotako postuari eutsita. Ildo beretik, zerrendaren hamar ohorezko postuak ixteko, Los Frequencies taldekoak ditugu aste honetan ere, euren 'Are you with me' abestiarekin.

Hauek daude ondorengo postuetan:

11. Kygo Ft. Conrad: 'Firestone'

12. James Bay: 'Hold Back The River'

13. Altxatu: 'Lanbroaren doinua'

14. Jason Derulo: 'Want to Want Me'

15. Ed Sheeran: 'Thinking Out Loud'

16. Vendetta: 'Ilunpetan'

17. Rihanna, Kanye West eta Paul McCartney: 'FourFiveSeconds'

18. Skasti: 'Denboraren giltza'

19. Years & Years: 'King'

20. Feder ft. Lyse: 'Goodbye'

Amaitzeko, zerrendagaiei dagokienez, hauek ditugu aste honetan:

- David Guetta Ft. Nicki Minaj & Afrojac: 'Hey Mama'

- Jess Glynne: 'Hold My Hand'