Albisteak

Jaialdia

Usopop jaialdiak Sara hartuko du larunbatean

L.Z. | eitb.eus

King Creosote, Wall Of Death, Belako, H-Burns eta Petti arituko dira aurtengo edizioan Saran.

  • Belako. Argazkia: Tom Hagen

    Belako. Argazkia: Tom Hagen

Larunbatean, maiatzaren 30ean, hartuko du Sarak Usopop jaialdiaren aurtengo edizioa, eta aspaldi itxi zuten kontzertuen egitaraua.

Talde ezagunak igoko dira oraingo honetan ere taula gainera, King Creosote, Wall Of Death, Belako, H-Burns eta Petti arituko baitira aurten bertan.

Gainera, disko-jartzaileen saioak antolatuko dituzte.

Usopopen Facebookeko profilean duzue ikusgai zuzenekoei buruzko informazioa.