Albisteak

Errege Kopako finala

Danko Jones, Zea Mays, Gatibu eta Doctor Deseo, Athletic Hirian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

The Bond Scott Band eta disko-jartzaileak ere izango dira Bartzelonan ostiralean eta larunbatean.

Athletic Cluben eta Bartzelonaren arteko Errege Kopako finalean musikak leku garrantzitsua izango du. Camp Nou futbol-zelaian larunbatean jokatuko da norgehiagoka, baina handik gertu ere festa-giroa nagusituko da.

Athletic Hiria 20.000 metro karratuko eremuan kokatuko da, Espanya plazako metroko geltokitik gertu.

Sarrera doakoa izango da, maiatzaren 29ko arratsaldetik eta maiatzaren 30eko goizetik aurrera.

Danko Jones kanadarrak, Gatibu, The Bon Scott Band, Zea Mays eta Doctor Deseo taldeak dira, hain zuzen, Athletic Hiria musikaz jantziko duten taldeak.

Egitaraua

Maiatzak 29, ostirala

17:00: Irekiera

19:30: The Bon Scott Band

20:30: Gatibu

22:00: Danko Jones

23:30: Disko-jartzaileak

Maiatzak 30, larunbata

10:30: Irekiera

11:00: Bideo-emanaldiak

14:00: Zea Mays

15:00: Bideo-emanaldiak

18:00: Doctor Deseo

19:00: Kalejira eta disko-jartzaileak

21:00: Errege Kopako bideoak eta finalaren emankizuna

00:00: Festa