Itxi

Musika

Irailean, Irunen

El Columpio Asesino eta Guadalupe Plata, Irun Rock jaialdira

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Siniestro Total, Nacho Vegas, La M.O.D.A. eta Bullet Proof Lovers taldeen emanaldiak zeuden iragarrita orain arte.

  • El columpio asesino. argazkia Mushroom Pillow (EFE)

    El columpio asesino. argazkia Mushroom Pillow (EFE)

Hirugarren aurkezpen-festa egin zuen ostiralean Irun Rock jaialdiak. Madrilgo Wurlitzer aretoan izan zen oraingo honetan aurkezpena, eta irailean aipatu udalerrian arituko diren beste bi talderen izenak iragarri zituzten bertan: El Columpio Asesino eta Guadalupe Plata.

Aspaldi aurreratu genuenez, irailaren 25etik 27ra egingo dute aurten jaialdia.

Siniestro Total, Nacho Vegas, La M.O.D.A. eta Bullet Proof Lovers taldeen emanaldiak zeuden iragarrita orain arte.

Sarrerak

Jaialdirako sarrerak salgai daude dagoeneko, 25 euroan.