Albisteak

Asteburuko kontzertuen agenda

Musikaz animaturik segitzen du ekainak

EiTB.EUS

Besteak beste, Hesian, Buuzbu, Governors eta Cocoa Tea & Irie Souljah arituko dira asteburuan Euskal Herrian.

LARUNBATA

Udaren etorrerarekin batera, Bizkaian herrietako festak hasi dira, adibidez Amoroton: Hesian, Blip, Emon eta Trikizio!

Baxe Nafarroan, Donibane Garazin, Festigaga izeneko musikaren festa antolatu digu Garaziko gaztetxeak! Bertan hainbat musika talde ikusi eta entzun ahal izango dira, tartean:Buuzbu (Eiheralarre),  Bilau (D. Garazi), Goliath (Armendaritze), Pako & Marieder (Folk - D.Garazi), Giranice (Post Rock - Orio) eta Madeleine (Post Rock - Donostia). Giro ona segurtatua izanen da!

Araban ere musikaz gozatzeko aukera ezin hobea daukagu, izan ere, Degenerados.Com eta Delitos Menores taldeek jardungo baitute Gasteizen, Ibu Hots aretoan. Punk-Rock gustuko duenarentzat, ezinbesteko data.

Legazpin ere kontzertu polit bat programatu dute: Governors! Gaueko 11etan hasiko da kontzertua, plazan eta doainik gainera.

 

IGANDEA

Asteburua goxoan bukatzeko, zer da hobeagorik Reegae on bat baino? Bilboko Kafe Antzokiak, Reggae-ko bi leihendaren kontzertuak proposatzen dizkigu: Cocoa Tea & Irie Souljah. Kontzertu zoragarria izango dela aurreikusi daiteke.