Itxi

Musika

Uztailaren 16tik 19ra

Belako FIB jaialdian arituko da uztailean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Euskal musikak ere lekua izango du Benicassimeko jaialdi ezagunean. Uztailaren 16tik 19ra egingo dute aurten FIB jaialdia.

  • Belako. Argazkia. Tom Hagen

    Belako. Argazkia. Tom Hagen

Benicassimeko FIB jaialdiaren 21. edizioak beste hainbat talderen izenak gehitu ditu egitaraura, tartean, Belako talde bizkaitarrarena.

Halaber, La Maravillosa Orquesta del Alcohol (La M.O.D.A.), Nudozurdo, Novedades Carminha, Brodinski, Timo Maas, Edu Imbernon, Ocellot, Mox Nox eta The Last Dandies taldeen kontzertuak iragarri dituzte.

Oro har, musika elektronikoaren aldeko apustua egin dute antolatzaileek, azken orduetako iragarpenak kontuan hartuta.

Dena den, beste musika estilo batzuk ere entzungo dira uztailaren 16tik 19ra aipatu jaialdian. Izan ere, besteak beste, Blur, Mark Ronson, The Prodigy, Florence and The Machine, Portishead, Vetusta Morla, FSS (Franz Ferdinand & Sparks) eta Public Enemy igoko dira agertoki gainera.

Gainera, Trenchtown eremuan Jamaikatik heldutako doinuak nagusituko dira. Bestalde, reggae, dub, ska eta dancehall musika entzungo da Roots Inna Da Woods Arena gunean.