Albisteak

Kontzertua, gaur

Mike Farris, MAZ Basauriren azken asteko protagonista

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Julian Maeso eta Igu Allnighter ere igoko dira gaurkoan Social Antzokiko oholtzara.

Mike Farris, Burning, Ruper Ordorika, Audience, Julian Maeso eta The Excitements bilakatu dira aurten MAZ Basauri jaialdiko protagonista. Horietako batzuk atera dira dagoeneko Basauriko Social Antzokiko oholtzara; gainerakoak, gaur bertan arituko dira.

Gainera, Bizkaiko udalerri horretako beste hainbat txokotan, doako emanaldiak eskaini dituzte, Tulsa, Señores, Los Brazos eta Highlights taldeen eskutik.

Sarrerak

Eguneko sarrerak 12 euroan daude eskuragarri. Txarteldegian, berriz, 15 euroko prezioa izango dute.

Oraingoan ere, prezio merkeak sustatu nahi ditu MAZ Basaurik, bai Social Antzokiko kontzertuetan bai antzokiko edarien salneurrian ere.