Albisteak

Kantu berriak

Berri Txarrak, Taylor Swift eta Avicii, Gazteako estreinaldi nagusiak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Abesti berriak entzungo dituzue gaurtik aurrera Gaztean. Skasti taldearen "Arnasa Lapurtuz" ere Gazteara heldu da.

Gazteako kantuen zerrenda erabat berrituta iritsi da aste honetan. Guztira, zortzi kantu berri estreinatu ditugu.

Berri Txarrak taldearen "Hitzen Oinarri Ahula" da asteko nobedade nagusia, baina nazioarteko musikari ere gorde diogu lekua. Hain zuzen ere, Taylor Swift, Avicii, Mumford and Sons, James Bay, Basto eta Lena sartu dira zerrendan.

Halaber, Skastiren "Arnasa Lapurtuz" entzuteko aukera izango duzue gaurtik aurrera, irratia piztuz gero.

Ez egin zalantzarik. Zuen aukera Gaztea da!