Albisteak

Araban Euskaraz, Gasteiz

E.T.S. , Esne Beltza, Perlak eta Oihan Vega Araba Euskarazen

EiTB.EUS

Araba Euskaraz 2015: E.T.S. , Esne Beltza, Perlak, Oihan Vega, Begiz Begi, Guri 5, Pablo DJ eta Xaiko arituko dira ekainaren 14an Gasteizen, Araba Euskarazen.

Ekainaren 14ean Araba Euskaraz ikastolen aldeko festa hartuko du Arabako kapitalak, Gazteizek. "PIZTU EUSKARA" lelopean, milaka euskaltzale bilduko dira han, eta, ohi bezala, musikak leku garrantzitsua izango du festan.

Kontzertuen egitarauari dagokionez, besteak beste, E.T.S. , Esne Beltza, Perlak, Ohan Vega, Begiz Begi, Guri 5, Pablo DJ eta Xaiko igoko dira agertoki ezberdinen gainera.

Araba Euskarazek, 4 gune ezberdin proposatzen ditu: Prado, Mendizorrotza, Mieral eta Armentia. Mendizorrotzan jardungo dute talde gehienek: lehenik Guri 5 taldea, eguerdiko 2etan, ondoren aratsaldeko 3etan E. T. S. eta 4etan Esne Beltzak girotuko du Alaves-en zelaia. Bukatzeko, Xaiko entzun ahal izango da 5.30etatik aitzina. Armentia guneak ere kontzertu garrantzitsu batzuk jasoko ditu: 12.30tan Pabl DJ, arratsaldeko 1.30tan Perlak taldea, 3.30tan Begiz Begi Baionako taldea eta giro onean bukatzeko arratsaldeko 5.30tan, Oihan Vega.

Ibilbidean zehar eta beste guneetan ere hainbat talde ibiltariren doinuak entzun ahal izango dituzue, tartean Gazteberri txaranga eta Irule trikitilariak.

Ekainaren 14ean Gasteizen duzue hitzordua!