Albisteak

Ezbeharra, taula gainean

Foo Fightersen bi kontzertu bertan behera, Dave Grohlen istripuagatik

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Göteborgen (Suedia) kontzertua ematen ari zela hanka hautsi zuen Foo Fighterseko buruak ostiralean.

Foo Fighters taldeak bertan behera utzi ditu birako hurrengo bi kontzertuak, iragan ostiralean Dave Grohlek izandako istripuaren ondotik. Musikari estatubatuarrak hanka hautsi zuen Göteborgen (Suedia) kontzertua ematen ari zirela.

Gauzak horrela, ostiraleko zuzenekoa bukatu arte agertokian jarraitu bazuen ere, hurrengo bi emanaldiak atzeratuko dituztela iragarri dute taldekideek: Herbehereetako Pinkpop Festival jaialdiko ikuskizuna eta Suitzan ekainaren 16an ematekoak ziren kontzertua, hain zuzen.

Oraindik ez dakite norainoko kalteak dituen Davek, baina hanka hautsita duela azaldu du taldeak, agiri baten bidez.

Hanka hautsi zuen unea:

Hanka aourtuta kontzertua eskaintzen

dave grohl

dave grohl

dave grohl