Albisteak

Kontzertua, irailean

Manak Barakaldon bukatuko du 'Cama Incendiada Tour' bira

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Talde mexikarrak azken bi kontzertuak iragarri ditu: abuztuaren 26an, Coruñan, eta irailaren 8an, Barakaldon, BEC erakustazokan.

Espainiako Estatuan Maná taldeak eskainiko dituen azken bi zuzenekoen berri eman dute gaur, eta, aurreikusitakoaren arabera, Barakaldoko BEC! erakustazokan amaituko du "Cama Incendiada Tour" kontzertu-bira.

Hain zuzen ere, irailaren 8an izango da kontzertua Bizkaia Arenan (BEC), baina aurretik Coruña bisitatuko du.

Askorentzat "rock latinoaren munduko talde handiena" denak ikuskizun handia prestatu du bira berri honetarako, eta, horrela, LED pantaila erraldoiak eta 320 argi mugikor erabiliko ditu, besteak beste.

Aipatu kontzertuetarako sarrerak salgai daude jada.

jada.