Albisteak

Kontzertua

The Jon Spencer Blues Explosion taldea Bilbon arituko da azaroan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Santana 27 aretoan izango da kontzertua. Sarrerak salgai daude jada.

  • Argazkia: Tom Hagen

    Argazkia: Tom Hagen

The Jon Spencer Blues Explosion taldeak Freedom Tower - No Wave Dance Party 2015 estudioko disko berria argitaratu zuen martxoan. Harrezkero, taula gainekoei ekin diete, eta udazkenean Espainiako Estatuan izango dira hiru kontzertu eskaintzeko.

Azaroaren 6an, adibidez, Bilboko Santana 27n arituko dira, aipatu aretoaren 10. urteurrena dela eta. Egun bat geroago, Madril bisitatuko dute, eta Bartzelonan izango dira azaroaren 8an.

Bilboko kontzerturako sarrerak salgai daude jada Ticketmasterren eta Live Nationen.

e Nationen.