Albisteak

Disko berria

Bebe abeslaria bueltan da, lau urteko isilunearen ostean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Urrian helduko da Cambio de piel, Beberen estudioko lan berria.

  • Bebe. Argazkia. EFE

    Bebe. Argazkia. EFE

Bebe kantaria estudioan da berriro, Carlos Jeanen eskutik, abesti berriak grabatzeko. Ia lau urteko isilunearen ondotik, Beberen irudirik onenak busti du berriro grabazio-estudioa. Dirudienez, bizitza atontzen ibili da azkenaldian, baina, aldi berean, idazteko eta konposatzeko tartea ere izan du.

Hala, abesti berriekin osatutako diskoa izango da atsedenaldi luze horren fruitua. Esan bezala, Carlos Jeanekin ari da Cambio de piel lana osatzen, alegia, aurreneko diskoetan lagun izan zuen ekoizle berarekin.

Extremadurako abeslariak "Respirar" kantua hautatu du urrian iritsiko den diskoaren edukia aurkezteko.

>