Albisteak

Uztailaren 11n, Bilbon

Datorren astean helduko da Kristonfest, Gojira taldea kartelburu duela

L.Z. | eitb.eus

Baionako metal taldearekin batera, Childrain, Toundra eta The Ocean arituko dira. Kontzertu guztiak Santana 27 aretoan izango dira.

Kristonfest jaialdia ate-joka dago. Aspaldi iragarri zutenez, mundu mailan puntako metal musikarien artean dagoen Gojira death metal taldea izango da aurtengo edizioko kartelburua.

Joe eta Mario Duplantierrek zuzentzen dute Gojira, eta 20 urteko ibilbidea egin dute jada musikaren munduan. Besteak beste, Metallica, Mastodon eta Slayer taldeekin igo dira agertoki gainera, eta egun estudioko seigarren diskoa ari dira grabatzen.

Euskal Herrian duten hitzorduan, Childrain gasteiztarrekin batera arituko dira. Halaber, Toundra eta The Ocean igoko dira oholtza gainera.

Bilboko Santana 27 aretoan egingo dute Kristonfest jaialdiaren laugarren edizioa, uztailaren 11n, eta sarrerak salgai daude jada.