Albisteak

Musika agenda

Kontzertu artean abiatuko dugu uztaila

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Josu Bergara, Reincidentes, Estricalla, Revolta Permanent, Esne Beltza, Governors, Vendetta eta DJ Makala arituko dira asteburuan Euskal Herrian.

OSTIRALA

Esne Beltza, Governors eta Vendetta taldeen musika entzungo da ostiralean Amoroton. Handik gertu, Lekeition, hain zuzen, Josu Bergara arituko da, eta Mungian, Los Zopilotes Txirrias eta Reincidentes.

Horiek, ordea, ez dira Bizkaiko kontzertu bakarrak izango. Izan ere, Bigottek eta Los Brazosek Bilbo astinduko dute. Horixe bera egingo dute Skakeitan, Hora trece eta Las Tea Party taldeek, Zaldibarren.

Fiachras, Arkada Social eta DJ Loro Aramaioko txosnetako oholtza gainera igoko dira; Naz eta Basic, Donostiako Dabadaba aretoko taulara, eta Skasti, Usurbilgo txosnetako agertokira. Horrez gain, Estricalla, Menfis Mafia, Godsuck, Adictos Al Caos eta The Nekrobabies taldeek Zumarraga girotuko dute.

LARUNBATA

Amoroton, Iheskide, Sustrajah Band eta Bide Batez taldeek dute hitzordua larunbatean. Zallan, berriz, Estricalla, Revolta Permanent eta No Komplyren doinuak nagusituko dira.

Bestalde, Aramaiok Eskean Kristo eta Brigada Improductiva taldeen zuzenekoak hartuko ditu; Ataunek, Emon, Guri Bost eta DJ Bullenak; Azpeitiak, Def Con Dos eta Sermond'sena, eta Ordiziak, Elkano Browning Cream eta DJ Makalarena.

Bukatzeko, Izeberg, Habeas Corpus eta Betagarri taldeen musikarekin dantzatuko dute Usurbilgo txosnetara gerturatzen direnek.

IGANDEA

Igandean, Dorianek eta Ayohok doinu lasaiz jantziko dute Bilboko Kafe Antzokia.