Albisteak

Bira

Zea Mays taldeak udako kontzertuak iragarri ditu

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Uztailean eta abuztuan, hainbat emanaldi eskainiko dituzte, besteak beste, Errenterian, Azpeitian, Lekeition, Gasteizen eta Deban.

  • Zea Mays

    Zea Mays

Bilbao BBK Liven jarri du arreta Zea Mays taldeak. Izan ere, bertan eskainiko dute bilbotarrek hurrengo emanaldia. Dena den, hortik aurrera ere, atsedenik hartu gabe egongo dira.

Uztailaren 11n, adibidez, Bidarrai bisitatuko dute, eta 13an sanferminetan izango dira.

BBK Live ez da udarako Zea Maysek aurreikusi duen jaialdi bakarra, hilaren 17an Big Festivalen arituko baitira. Hori gutxi ez eta, Errenteriako jaiak girotzeaz arduratuko dira uztailaren 23an.

Abuzturako ere hainbat hitzordu iragarri dituzte: hilaren 1ean, Azpeitian; 8an, Lekeition; 9an, Gasteizen; 14an, Zeanurin; 15ean, Deban, eta 17an, Portugaleteko jaietan.