Albisteak

Aste honetan

David Guetta, Nicki Minaj eta Afrojac, Top Gaztearen lehen postuan

eitb.com

Aste honetan, Major Lazer & DJ Snake ft. MO taldearen 'Lean On' dugu bigarren lekuan. Jason Derulo artista, ostera, hirugarrenean da 'Want to Want Me' kantarekin.

David Guetta, Nicki Minaj eta Afrojac artistek eskuratu dute, aste honetan, Top Gazteako zerrendaren gailurra 'Hey Mama' kantua hartuta. Major Lazer & DJ Snake ft. MO taldeak bigarren lekura jeitsi da, lau asteren ondoren, 'Lean On' kantuarekin. Hirugarren postuan, ordea, Jason Derulo artistaren 'Want to Want Me' abestia kokatu da asteon, joan den astetik postu bat gora eginda.

Bestalde, bi postu beherago azaldu da Wiz Khalifa Ft. Charlie Puth bikotearen 'See You Again' abestia eta, bi postu gorago, ostera, Taylor Swift eta Kendrik Lamar artistek osatutako 'Bad Blood' kantua, laugarren eta bosgarren lekuak eskuratu baitituzte, hurrenez hurren. Jarraian, joan den asteko postu bat beherago, Omi artistak seigarrena eskuratu du 'Cheerleader' abestiarekin.

Zerrendan aurrera eginda, zazpigarren lekuarainoko jauzia egin du Carly Rae Jepsenek 'I Really Like You' abestiarekin. Haren ondotik, postutxo bat gora, Hesian taldekoak daude, 'Non zaude' kantuarekin, zortzigarrenean.

Gorako bidetik dator, bada, ondorengo artista ere; joan den astetik hiru postu gora egin eta bederatzigarren lekuan kokatu da aste honetan Feder ft. Lyse artista 'Goodbye' kantuarekin. Zerrendaren hamar ohorezko postuak ixteko, Kygo Ft. Conrad bikotea dugu 'Firestone' abestiarekin, hain zuzen ere.

Hauek daude ondorengo postuetan:

11. Vendetta: 'Ilunpetan'

12. Maroon 5: 'Sugar

13. Skrillex and Diplo feat. Justin Bieber: 'Where are you Know'

14. Los Frequencies: 'Are you with me'

15. LunchMoney: 'Bills'

16. Jess Glynne: 'Hold My Hand'

17. Berri Txarrak: 'Hitzen oinarri ahula'

18. Ellie Goulding: 'Love Me Like You Do Fifty Shades Of Grey'

19. Madcon Ft. Ray Dalton: 'Don't Worry'

20. Felix Jaehn Ft. Jasmine Thompson: 'Aint Nobody Loves Me Better'

Amaitzeko, zerrendagaiei dagokienez, hauek ditugu aste honetan:

- Mumford and Sons: 'The Wolf'

- The Uskis: 'Mr Bajoi'