Albisteak

Atzerapena

Maná taldeak irailaren 9ra atzeratu du Barakaldoko kontzertua

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Bira berrantolatu ostean, talde mexikarrak egun bat atzeratu du Barakaldoko zuzenekoa. Dena den, irailaren 8rako sarrerek 9rako ere balioko dute.

Maná talde mexikarra Barakaldoko BEC erakustazokan arituko da irailaren 9an, alegia, hasiera batean iragarritakoa baino egun bat geroago. Kontzertu horrekin emango dio bukaera "Cama Incendiada Tour" birari.

Madrilgo zuzenekorako sarrerak agortu ostean, bigarren data bat iragarri dute bertan. Hori dela eta, Barakaldoko emanaldia atzeratzea erabaki du taldeak.

Bien bitartean, antolatzaileek jakitera eman dutenez, irailaren 8rako erositako sarrerak 9an erabiliko ahal izango dira.

Hiru hamarkadako ibilbide luzean, 40 milioi disko saldu eta 4 Grammy eta 7 Grammy Latino jaso ditu Manak.

ditu Manak.