Albisteak

Spotifyren ikerketa

Zein dira euskal hiriburuetan gehien entzuten diren musika taldeak?

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Esne Beltza, Gatibu, En Tol Sarmiento, Enkore eta Los Zopilotes Txirriaos daude talde arrakastatsuenen artean, Spotifyren arabera.

Spotify streaming bidezko musika-zerbitzuak munduan gehien entzuten diren taldeak zein diren aztertu du. Hain zuzen, gida interaktibo bat argitaratu du, eta munduko hainbat hiritan entzuten den musika zein den zehaztu du bertan.

Horretarako, 1.000 playlist edo erreprodukzio-zerrenda hartu ditu oinarri, eta, besteak beste, Iruñean, Bilbon eta Gasteizen arrakasta gehien duten taldeak zein diren eman du ezagutzera.

Hala, mapa interaktibo horrek erakusten duenez, Enkore eta Gatibu dira Bizkaiko hiriburuko talde entzunenak; Iruñean, Los Zopilotes Txirriaos, En Tol Sarmiento eta Esne Beltza taldeek dute indar gehien, eta Gasteizen, Gatibuk eta En Tol Sarmientok. Donostiako daturik ez da ageri oraingoz, ezta Ipar Euskal Herriko hiriburuetakoak ere.

Kontsultatu hemen gainerako hirietako talde entzunenak.